XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jim Temerario gelara sartu zen, eta, komandantea agurtu ondoren, aulki batean eseri zen.
- On dagizula, komandante -opa izan zion, erdi txantxetan.
Gero, monitorea seinalatuz: Aizu, ez al da ilun samar ikusten?
Zutik jarri zen eta monitoreko botoi bati heldu zion eskua.
- Ez, ez! -oihu egin zuen komandanteak, ahoa janariz beteta zeukala. Ez ukitu botoia!
Berandu, ordea, ordurako Jim berari begira baitzegoen, irribarre inozo batez, eskuan monitoreko botoi apurtua zeukalarik.
- Hara, komandante, monitore hau ez dabil oso ondo, eh?
- Arrrggggh ! Osasuna galduaraziko didazu, Jim, osasuna! Ekardazue beste monitore bat oraintxe bertan! Agudooo!